Azaroaren 30ean, Igartzako Monumentu Multzoko jauregiko patioan Igartza Musika Zikloko hurrengo ekitaldia izango dugu, hau da, Igartza Musika Beka.
Igartza Musika Beka, Beasaingo Udala eta Musikeneren arteko hitzarmenak arautzen duen musika beka da.
Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian gradu eta master ikasketak burutzen ari diren ikasleei, urtero eskaintzen zaie saria jasotzeko aukera.
Ikasleen maila Beasainen jendaurrean egiten den doako entzunaldian ebaluatzen da.
Sarituek doako kontzertua ematen dute ondorengo urteko Igartza Musika Zikloaren programazioaren barruan.