2023an ere Beasaingo Udalak Beasaingo Loinatz Musika Eskolarekin, Igartza Musika Zikloa antolatu eta aurkeztu dute Igartzako jauregian. Lehen ziklo hau urtarriletik ekainera izango da eta 10 kontzertu izango ditugu.

Lehenengoa urtarrilaren 22an Luken Munguira tenorea eta Saioa Goñi sopranoa, Igartzako jauregian arratsaldeko 19:00etan.

Ondoren, urtarrilaren 29ean Popatik, Ekaitz Goikoetxea beasaindarrekin, Igartzako jauregian izango da arratsaldeko 19:00etan.

Otsailaren 12an Iruñako txistulari bandaren kontzertua izango dugu Igartzako jauregian eguerdiko 12:00etan.

Hurrengo kontzertua, otsailaren 26an izango da, Mikel Azpiroz izango dugu Igartzako jauregian arratsaldeko 19:00tan.

Martxoaren 10ean Anariren kontzertua izango dugu Igartzako jauregian arratsaldeko 20:30.

Ondoren bi kontzertu izango ditugu segidan, martxoaren 25ean Loinatz Abesbatzak eskainitako kontzertua izango dugu. Bigarren kontzertua, martxoaren 26an azken Igartza Musika Beka edizioko bi irabazleek emango dute: Adrain Rescalvo Gartcia kontrabaxu jolea eta Nerea Azcona Galarraga Harpajolea. Bi kontzertuak Igartzako jauregian izango dira arratsaldeko 19:00tan.

Apirilaren 23an Sugaar Ensemble taldearen kontzertua izango dugu Igartzako jauregian.

Maiatzak 13n, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkesta izango dugu Gernika pasealekuko frontoian arratsaldeko 19:00tan.

Azkenik, zikloari amaiera emateko Makulu Ken taldea izango dugu Erauskin Plazan arratsaldeko 19:30tan.