Azaroaren 4ean, Igartzako burdinolako erakusketa gelan, komiki baten erakusketa ireki zen:

AHLAM, Bizitza batekin amestuz.palestina1
Komiki hau Susanna Martin eta Cristina Buenok sortu zuten UNRWA Euskadirentzat. Komiki soziala da, honen ilustrazioen bidez Libanon errefuxiaturik dauden emakume eta neska palestindarren egoera erakutsi nahi izan da, benetako bizitza-istorioetan oinarrituta dago komikia. Erakusketan ilustrazio hauetako batzuk ikus daitezke, bakoitzaren atzean dagoen mezua/gaia azalduz: familien egoera administratiboa, dibortzioa, kanpamentuetako bizimodua...

Azaroaren 25a arte egongo da erakusketa. Erakusketan bertan komiki batzuk eskuragarri egongo dira eramateko, QR kodeen bidez komikia jaisteko aukera ere badago.

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 18:00 - 20:00-
Asteburuetan: 11:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:00.

Jaitsi komikia euskaraz
Jaitsi komikia gazteleraz