Igandeko Pello Ramirez eta Nacho Sotoren kontzertuarekin eman genion hasiera aurtengo Igartza Musika Zikloaren lehen seihilekoari.

WhatsApp Image 2022 02 01 at 15.15.40

Programak zazpi urte bete ditu eta Udalak beste urte beterako Musikenerekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Musika zaletasuna zabaltzea dute helburu, batez ere gazteen artean.

Jarraitzeko, honako hauek izango dira hurrengo emanaldiak:

  • Otsailak 11
    Usurbe Antzokian, 20:30. 12€
    • OLATZ ZUGASTI Harpa, gitarra eta ahotsa
    • ANDER EDERRA Gitarrak
    • ANDER ZULAIKA Bateria eta perkusioa
    • AMAIUR CAJARAVILE Baxua
    • GRATXINA LERTXUNDI Teklatua, flautak eta ahotsa
  • Martxoak 6
    Igartza jauregian, 19:00. Doan.
    • TXOMIN ARTOLA
  • Martxoak 20
    Igartza jauregian, 19:00. Doan.
    IGARTZA MUSIKA BEKAREN IRABAZLEAK
    • JUAN CARLOS LUNA, Gradu Bekaren irabazlea
      Klarinete espezialitatean.
    • JOHAN ALEXANDER RIVAS, Master Bekaren irabazlea.
      Kontrabaxu espezialitatean.
  • Apirilak 3
    Igartza jauregian, 19:00. Doan.
    • LOINATZ ABESBATZA
      Zuzendaria: JON AIZPURU
  • Apirilak 24
    Igartza jauregian, 19:00. Doan.
    • BATURA ZIKLOA
      Le Quartet Ideal
  • Maiatzak 15
    Igartza jauregian, 12:00. Doan.
    • BILBOKO TXISTULARI BANDA
  • Ekainak 10
    Igartza jauregian, 22:00. Doan.
    MARCOS SALCINES TRIO
    • MARCOS SALCINES Pianoa
    • ION DORREGARAI Baxu elektrikoa
    • DANI DOMINGUEZ Bateria

OHARRA

Sarrera-gonbidapenak aldez aurretik eskuratu behar dira. Udalaren webguneko agendan, kontzertuan klikatuz eta ondoren formulario bat betez.

Antolatzaileek adierazi dute, egungo osasun egoera aldakorraren ondorioz, webgunean kontzertuen kontsulta zehatzagoa egin ahal izango dela hauen data gerturatu ahala.