Amaitzear dugu 2021 urtea eta dagoeneko eskuragarri dituzue Beasaingo udalak argitaratu dituen 2022ko udal egutegiak, Igartza Monumentu Multzoan, Usurbe Antzokian eta Udal Liburutegian; gainera abenduak 21ean azokan ere eskuratu ahalko dira.

2022ko egutegia osatzeko hautatu ziren 13 argazkiek "Haurrak jolasean Beasainen" dute gai gisa. Hurrengo argazki lehiaketa, hau da, 2023 egutegia osatu ahal izateko habian da. Gai berria "Jokabide eredugarriak" da.
Informazio gehiago hemen.