ERREFUXIATUAK
Herrimina, memoria eta erbestea

Asteartean, urriak 9, zabaldu ziren erakusketa berriaren ateak. Bi eraikinetan dago banatua: errotan eta burdinolan. Gipuzkoako Foru aldundiak antolatutako erakusketa honek, migratzaileekiko dagoen ikuspuntuaz gogoeta egitera bultzatu nahi gaitu.

Errotan denetariko material grafikoa erakusten da, euskaldunen memoria historikoaren zati txiki bat. Bertan II. Karlistaldia edota Gerra Zibilaren ondorioz euskaldunen babesa kanpoan bilatu behar izan zuten fase historikoak ikus ditzakegu.

Burdinolan, gaur egungo migrazioaren errealitatea erakutsi nahi da, horretarako bi zatitan banatu dira argazkiak: alde batetik “Gipuzkoa - Bidasoa” lelopean, migratzaileen egoera agertu nahi da Bidasoa ibaia gurutzatzean galdu dutena erakutsiz; eta bestetik, Mediterraneoko exodoa eta itsas salbamenduaren hainbat argazki ikus daitezke.

Abenduak 17ra arte izango ikusgai.
Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 11:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00

WhatsApp Image 2021 11 13 at 18.19.072WhatsApp Image 2021 11 13 at 18.19.07

WhatsApp Image 2021 11 13 at 18.19.08WhatsApp Image 2021 11 13 at 18.19.083

WhatsApp Image 2021 11 13 at 18.19.081WhatsApp Image 2021 11 13 at 18.19.082