Uda honetarako hainbat bisita eta tailer antolatu ditugu, ordutegia ere zabaldu dugu.

UDAKO ORDUTEGI BERRIA (Uztailaren 1tik irailaren 12ra)

Asteazkenetik igandera 11:00-14:0 eta 16:00-19:00

Ohiko bisita gidatua: 11:30, 13:00, 16:30 eta 18:00
(prezioa 4€ helduek, 3€ haurrek, 5 urtetik beherakoek doan)

EGITARAUA:

  • Asteazkenero 16:30tan: Ohiko bisita gidatua talo tailerrarekin
    (prezioa: 6,5€ pertsonako)

BISITA GIDATU BEREZIAK:

  • UZTAILAK 9 ETA ABUZTUAK 6
    INDUSTRIAREN HASTAPENAK IGARTZAN
    Nolakoa zen Igartza industrializazioaren aurretik? Ze baliabide zituzten garai horretan Igartzan? Igartzan izandako industria hastapen hauek nolako eragina izan dute Beasainen? Bisita gidatuan izango dituzue galdera hauen erantzunak.
  • UZTAILAK 16 ETA ABUZTUAK13
    BISITA MITOLOGIKOA
    Gure arbasoek mitologia eta kondairak erabiltzen zituzten mundua nolakoa zen azaltzeko. Kondaira hauetako asko dagoeneko galdu egin badira ere, gaur egun oraindik badira jasoak gelditu diren hainbat kondaira. Hauei esker garai bateko herritarren pentsamendua eta kezkak ezagutzeko aukera dugu. Beasain eta Igartzari loturiko hainbat kondaira kontatuko dira ibilbidean zehar.
  • UZTAILAK 23 ETA ABUZTUAK 20
    EMAKUMEAREN PRESENTZIA IGARTZAN
    Igartzako historian emakumeen presentziak garrantzi handia izan du. Bisita gidatu honetan, ibilbidean zehar, Igartzako historiari loturiko emakumeen bizitza eta hauen ekarpenak zeintzuk izan ziren ezagutzeko aukera izango dugu.
  • UZTAILAK 30 ETA ABUZTUAK 27
    LOINAZKO SAN MARTIN
    Beasaingo patroiaren historia eta garai hartako Beasain eta Igartzako Monumentu Multzoa ezagutzeko aukera eskainiko da bisita gidatu honetan.

Gogoratu aurrez erreserba egitea gomendatzen dela, osasun arauak behar bezala bete ahal izateko:

igartza @beasain.eus
943 08 77 98