Aurtengo Trans Zikloa 4. dugu eta bizi dugun osasun egoera tarteko, egitarau berezia antolatu da egoerak horrela baldintzatuta. Egitaraua egin ahal izateko Beasaingo hainbat eragile eta elkarteek beharrezko baliabide eta bitartekariak jarri dituzte. Horrela, aurtengo egitaraua apiriletik ekainera izango da.

Maiatzak 17, LGTBIQ fobiaren aurkako eguna eta Ekainak 28, LGTBIQ pertsonen eskubideen nazioarteko egunak dira; bi egun hauetan ekitaldi bereziak izango ditugu.

Bestalde ondorengo ekitaldiak Igartzako Jauregian burutuko dira, guztiak arratsaldeko 19:00etan:

  • Apirilak 30: "Mi pequeño gran Samurai" dokumentalaren emanaldia eta Elaxar Lersundiren solasaldia.
  • Maiatzak 28: "Tránsitos" liburuaren gaineko solasaldia.
  • Ekainak 27: Bertso-Trans saioa.

Informazio gehiago: https://beasain.eus/bestelakoak-albisteak/3711-beasaingo-trans-zikloak-laugarren-edizioa-aurkeztu-du

 

BeasainTranszikloa