Udazken kulturalean ohikoa izaten den modura, 2020. Urtean ere Lemniskata zientzia elkarteak hitzaldi ezberdinak antolatu ditu Igartzako Monumentu Multzoan.

Azaroaren 6an Eva Arrietak “Zergatik gaixotzen gara?” deituriko hitzaldia eskainiko digu.

Azaroaren 13an Martin Garciak GOIERRI MENDE BAT LEHENAGO deituriko liburuaren aurkezpena eskainiko digu.

Hitzaldi guztiak arratsaldeko 19:00tan izango dira Igartzako Monumentu Multzoko jauregiko patioan.