Irailaren 26tik 18ra bitartean “Goazen elkarrekin jolastera” erakusketa dugu Igartzako errotan. Europako Ondarearen jardunaldien barruan antolatu den erakusketa tailerra da. Larunbat arratsaldean, eta erakusketaren irekiera moduan, haur eta gurasoek garai bateko jolasetan elkarrekin jolasteko aukera izan zuten.

COVID19a dela eta, segurtasunak bermatzeko hainbat lagun tailerretik kanpo geratu dira. Honexegatik, erakusketak diraun bitartean inok interesik balu tailer honetan parte hartu eta garai bateko jolastan familia giroan jarduteko, aurrez erreserba egitea eskatzen da.

Erakusketa ikusteko ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 18etatik 20etara

Larunbat eta jai egunetan: 11etatik 14etara eta 18etatik 20tara

 

Goazen elkarrekin jolastera  bideoa ikusi

 

 goazen elkarrekin jolastera2 goazen elkarrekin jolastera5

goazen elkarrekin jolastera3 goazen elkarrekin jolastera4