Irailaren 3an, Goiturrek aurtengo udako turismo datuak aurkeztu zituen Igartzako Jauregian.

Covid-a dela eta bizi dugun egoeraren ondorioz, iaz baino % 33.9 bisitari gutxiago pasa dira uztaila eta abuztuan Goierriko turismo bulego eta informazio puntuetatik.

Batez ere Euskal Herriko bisitaria etorri da Goierri ezagutzera. Bigarren postuan Kataluinia, Valentzia eta Madriletik etorritako bisitariak daude. Uda honetan nabarmen jaitsi da turista atzerritarren kopurua.

Igartzako Monumentu Multzoari dagokionean, aipatzekoa da ekainaren amaieratik uztailaren erdira Igartzako errotan izan dugun sendabelarren erakusketan 200 bisitari inguruk bisitatu zutela, edo eta uztaila eta abuztuan gai ezberdinei loturiko bisita gidatu berezietan jendearen parte hartzea handia izan dela.

Udarako bi hilabete hauetarako antolaturiko ekintzak arrakasta izan dute eta honi esker, iazko bisitari kopurua mantendu egin da. Bisitari kopuru berdintsua izan badugu ere, aldaketa bat ere izan dugu. Izan ere iaz % 39 inguruk bakarrik ikusi bazuen Igartzako Monumentu Multzoa aurten % 67 inguruk bisitatu dute.

 

Prentsaurrekoa goitur