Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gipuzkoa Passport” produktua aurkeztu du. Pasaporte honen bidez, lurraldeko eskaintza turistikoa balioan jarri nahi izan du. Gipuzkoar denak bertakoa ezagutzera gonbidatu nahi ditu pasaporte honen bidez.


50 plan ezberdin aurkezten ditu liburuxkak. Horietako 5 Goierrin egitekoa dira. Tartean Igartzako Monumentu Multzoa ikusteko aukera eskaintzen da.


Pasaportea eskuratu nahi duenak Igartzako Monumentu Multzoan dugun informazio puntura etorri besterik ez du. Igartza bisitatzen dutenei berriz, Igartzako zigilua jarriko diegu beraien pasaportean.EbaywCfXYAALiC7