Ekainaren 3tik aurrera modu seguruan berriz ere Igartzako Monumentu Multzoan bisita gidatuak egiteko aukera izango da.

 

Igartzako Monumentu Multzoak, ekainaren 3an, asteazkenean, irekiko ditu ateak,denbora luzez itxita egon ondoren. Segurtasun eta egokitzapen neurri guztiak hartuta irekiko dira ateak bisitarien segurtasuna bermatuz.

Udarako ordutegiarekin irekiko dira ateak, hau da:

Asteazkenetik igandera:

                11etatik 14etara eta 16etatik 19etara.

Egunean zehar 11.30, 13.00, 16.30 eta 18.00etan bisita gidatuak eskainiko dira egunero talde txikietan.

Bisitaldiaren ibilbidea ere gaur egungo beharretara egokitu da beste talde batzuekin gurutzaketarik gerta ez dadin.

Igartzako Monumentu Multzoko lan taldeak bisita modu atseginean eta seguruan egitea du helburu.

Faseak aurrera doazen einean bisita gidatu tematikoak, erakusketak eta tailerrak eskaintzeko asmoa dugu gure ondarea ezagutaratzeko asmoz.

WhatsApp Image 2020 06 02 at 09.54.44