Pirineotako burdinaren bidea geroz eta ikusgarriagoa

Pirinioetako Burdinaren bidea, Europar batzordeak ziurtaturiko nazioarteko bide kulturalak, bere web gunea estreinatzen du.

www.ironrouteinthepyrenees.com, webgunean ibilbide honetan parte hartu duten 26 errekurtso eta azpiegitura ezberdinak azaldu nahi ditu modu errez eta garbi batean, hauen inguruko ezagutza zabaltzeko eta hedatzeko asmoarekin.

Webgune honen egitura eta itxura egoterakoan diseinu erraz eta moderno bat bilatu dute, etorkizuneko bisitariek behar duten informazioa erraztasunez aurkitu dezaten, hori dela eta, gaietan (burdina lantzeko eremuak, burdinolak eta meatokiak) eta kategorietan (museo, monumentu edo ibilbideetan) sailkatu dute. Jarduera honen alde egin duten instituzio ezberdinen hizkuntza aniztasuna dela eta, webgunea bost hizkuntza ezberdinetan argitaratuko da, hots, ingelesez, katalanez, frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz.

Gainera, webgune Pirinioetako Burdinaren Bidearekin loturik egingo diren jarduera ezberdinen berri ezagutzeko aukera izango dugu, esaterako, erakusketak, lehiaketak, hitzaldiak, jardunaldiak...

Beste aldetik, web gune honek ibilbide honetako partaide guztien arteko komunikazioa eta elkarlana errazteko eta sustatzeko helburua ere badu.

“Pirinioetako burdinaren bidearen ondare industriala” deituriko erakusketak arrakasta ikaragarria izan du, 40.000 ikusleek bisitatu dute.

2019ko Abenduan Piriniotako burdinaren bidearen ondare industrialaren inguruko erakusketa amaierara iritsi da. Erakusketa hau Europako hiru herrialdeen artean antolatu zen (Espainia, Frantzia eta Andorra) 2018ko programan. Erakusketa honetan 16 instalazio kultural hartu dute parte.

Erakusketaren helburu nagusiak bi izan dira. Alde batetik, Ibilbide honetako aniztasuna ezagutaraztea, eta beste aldetik, Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituen burdinaren inguruko errekurtso ezberdinen difusoa egitea izan da. Gainera, bost ardatz nagusi izan dituzte: Ondare industriala eta ibilbide kulturalak, burdinaren eraldaketa, metalaren lanketa, meategiak eta paisaia kulturalak.expo museo del hierro vasco