2019ko udazken kulturalaren barnean, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak Azaroan Zientziaroa deituriko ekitaldia antolatu ditu Igartzako monumentu multzoan. Zientziaroa lau hitzaldiz osatua egongo da:

Lehenik eta behin, azaroaren 8an, Santiago Perez Hoyosek, GUIA DEL AUTOESTOPISTA POR EL SISTEMA SOLAR deituriko hitzaldia emango du.

Bigarrenik, azaroaren 15ean, Iñaki Mezquitak, GOIERRIKO MUNDU EZKUTUAren inguruan hitz egingo du.

Hirugarrenik, azaroaren 22an, Jesus Ugaldek, EUSKAL ZIENTZILARI (ESPIOI) HANDIENEN GORABEHERAK: WOLFRAMIOREN AURKIKUNTZA deituriko hitzaldia eskainiko du.

Azkenik, azaroaren 29an, Goierriko ikerlari eta ekintzaile ezberdinen arteko solasaldia egingo da, partaideak Neia Naldaiz, Nerea Casado, Igor Blanco eta Jon Armendia izango dira.