2019ko irailaren 28tik urriaren 23ra bitartean Igartzako monumentu multzoko jauregian Soka deituriko erakusketa izango dugu ikusgai. Erakusketa hau egungo baliabide teknologikoek eskainitako aukerei esker lortu da. Honela, euskal dantzaren ikuspegi sozial, historiko eta artistikoa modu berri batean ikusi dezakegu.

Irailaren 28an arratsaldeko 18:00tan erakusketaren irekiera ospatuko da.

Honetaz gain, erakusketa honekin loturiko zenbait ekitaldi izango ditugu.

Irailaren 29an eguerdiko 12:00etan erakusketa honekin loturiko bisita gidatu bat egingo du Oier Araolaza.

Urrian beste bi ekiltadi izango ditugu. Alde batetik, Urriaren 12an (larunbata) goizeko 10:00etan "Dantza, jaia eta ondare inmateriala" deituriko mahai inguru bat egingo da igartzako jauregian. Beste aldetik, Urriaren 17an (osteguna) "Soka-dantza, koreografia politiko bat: Gipuzkoako Alkatetzen protokolo koreografikoa" deituriko hitzaldia.

SOKA ERAKUSKETA Kartela