2019ko Irailaren 7an, larunbata Ezpata-dantzarien Kofradiaren eguna ospatuko da Beasaingo Igartza monumentu multzoan.
Beasaingo Aurtzaka dantza taldeari esker, 2007an Igartzako Ezpata-Dantzarien Kofradia sortu zen. Hasieratik, kofradiaren helburua inguruko herrietako Ezpatadantzarien segizio eta dantza-sortak berreskuratzea eta indarrean jartzea izan da, garrantzi kultural handiko ondarea delako.
Ekitaldi honen hasiera Loinazko San Martin Plazan izango da eguerdiko 12tan.
12:30tan Igartzako monumentu multzoan dantzatuko dute kofradiako kideek.
Azkenik, arratsaldean poteoa Izer eta Alabier trikitilariekin.