2019ko uztailaren 5ean Igartzako jauregiko patioan urtero bezala Goiekik Enpresa Ekimen Berrien Sariketa antolatu zuen. Sariketa hau duela 22 urte antolatzen hasi ziren, Goierri bailaran ekintzailetza eta enpresa ekimen berrien sorrera bultzatzeko asmoarekin.

2019ko edizio honetan GH Cranes&Components enpresako kideak etorri zaizkigu euren enpresaren esperientziak kontatzera. Gainera, berrikuntzak ekarri dituzte kategoria berri bat sortu dutelako. Hortaz,3 kategoria aurkeztu dira:

Enpresa Ekimen Berriko Proiektu onena: DATAOLA enpresarentzat.

Enpresan Buruturiko Proiektu berritzaile onena: Ez da sariturik egon.

Ekintzailetzaren bitartez gizarte inklusio proiektu onena: INAKAT enpresarentzat.