Arriarango urtegiko Nestor Basterretxearen eskulturaren barruan jarrita dagoen Harriak: barru, barren, barrene erakusketarekin loturik, zenbait ekitaldi antolatu dira Igartzako monumentu multzoan.

Ekainaren 21ean arratsaldeko 19:00etan, Nader Koochaki (erakusketaren komisarioa) Harriak: Barru, barren, barreneren inguruko hitzaldia eman zuen Igartzako jauregiko hitzaldi gelan.


Uztailaren 4an arratsaldeko 19:00etan, Antonio Menchen partaidetzarekin, Arbeiter verlassen die Fabrik (1995; Farocki) proiekzioa aurkeztu eta honen inguruko solasaldia egin zen partaideen artean.

Erakusketa ekainaren 14tik uztailaren 14ra bitartean egongo da erakusketa.