Tradizio ezberdinen berreskuratzeari esker, ekainaren 23a parte hartze handiko eguna bilakatu da gure Igartzako monumentu multzoan. Alde batetik, herritarrei esker makalaren igoera egiten da, ondoren San Juan eguneko abestiaz baliaturik Aurtzaka dantza tadeko kideek dantza egiten dute XVII. mendeko zubian. Dantzari hauek loraz beteriko koroak eramaten dituzte; koro hauek egiteko Beasaingo herriko inguruko auzoetara gerturatzen dira zelaiko lorak biltzeko eta ondoren, Igartzako jauregiko patioan, koroak egiten dituzte. Arratsaldeko ekitaldiari amaiera emateko Kantujari tadeak zenbait abesti abestu zituen.