2019ko ekainaren 10tik 1ra “Etorkizunerantz mugitzen gaituen energia” deituriko erakusketa ikusteko aukera izango dugu Igartzako jauregiko bigarren solairuan. Goiekik, Ingurugelak eta Berritzegunek antolaturiko erakusketa honetan Beasain BHI, La Salle eta Andramendi ikastolako ikasleek parte hartu dute. Erakusketa honen helburua ingurunearekin eta naturarekin loturiko  hausnarketarako espazio bat sortzea da, eta honen bidez galdera ezberdinei erantzuna ematen saiatzea, esaterako, “Zer da energia? Zenbat energia kontsumitzen dugu? Nola iritsi gara dependentzia energetiko hontara?”.  Honekin guztiarekin, erakusketa gonetan Orkli eta Ennera bezalako enpresek garaturiko teknologia garbiak ezagutzeko aukera izango dugu.

Erakusketa astelehenetik ostiralera irekiko da 18:00tatik 20:00tara, eta asteburuan 11:00tatik 14:00tara eta 18:00tatik 20:00tara.