2019ko Maiatzaren 17an Igartzako jauregiko patioan Kanaldude kateak antolaturiko “Zuzenean zure esku” deituriko programa grabatu zen “Nolakoa izan behar luke euskararen nazioarteko lanak?” izenburuarekin. Gai hau ardatz bezala harturik mahai inguru bateko debate bat egin zen lau hizlarirekin: Irene Larraza (Etxepare Institutua), Jon Sarasua (Garabide), Urtzi Urrutikoetxea (PEN kluba) eta Gorka Espiasu (Agirre Lehendakaria Center). Mahai inguru honen moderatzailea Idurre Eskisabel beasaindarra izan zen.

modelo r1X8y84 display