2019ko apirilaren 12an Igartzako jauregiko patioan Lemniskata zientzia elkarteak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta DIPCek (Donostia International Physics Center) Zientzia eta bertsolaritza saioa egin zuten. Hiru hizlari izan genituen eta gai oso ezberdinak jorratu zituzten: Miren Karmele Gomezek gizakiak espazioan emandako lehen urratsez hitz egin zigun, ondoren Onintze Salazarrek, tornado ehiztarien inguruko fenomenoa azaldu zigun eta azkenik, Josu Lopez-Gazpiok komunaren eta igieneren inguruko aholku garrantzitsuak eman zizkigun. Bestalde, bertsolaritza saioan Sustrai Colina eta Onintza Enbeitia izan genituen eta aurkezle bezala Kike Amonarriz tolosarra izan genuen.

lemniskata