2019ari hasiera emateko urtarrilean zenbait ekitaldi antolatu ditu Lemniskata zientzia elkarteak Igartzako jauregian: “Urtarrila matematikaren bila” zikloa hain zuzen.  Baina zein motatako jardunaldiak antolatu dituzte Lemniskata zientzia elkarteko kideek?

Alde batetik, V. Lemniskta matematika argazki lehiaketa, eta beste aldetik, hitzaldiak.

V. Lemniskata matematika argazki lehiaketa Igartzako jauregiko erakusketa gelan egongo da urtarrilaren 11tik urtarrilaren 20ra arte. Gainera, urtarrilaren 11an, argazki lehiaketa honen sari banaketa ospatuko da Igartzako jauregiko patioan arratsaldeko 19:00etan.

Hitzaldiei dagokionez, ostiralero burutuko dira Igartzako jauregiko patioan arratsaldeko 19:00etan.

Hasiera emateko urtarrilaren 11an Maria Merinok “SUDOKUS, PASATIEMPO O CIENCIA” hitzaldia emango du.

Urtarrilaren 18an Javier Duoandikoetxeak “IRUDIETAKO MATEMATIKA IZKUTUA: ARGAZKIAK, FILMAK ETA ESKANERRAK ETA ABAR” deituriko hitzaldia eskainiko digu.

Amaitzeko urtarrilaren 25ean Pedro Alegriak “SECRETOS MATEMATICOS OCULTOS EN UNA BARAJA” hitzaldia emango du.

Beraz, matematikarekin eta zientziarekin loturiko gaiak gogokoak izanez gero, animatu eta parte hartu Lemniskata zientzia elkarteak antolaturiko ekitaldi hauetan.

 

https://issuu.com/lemniskata/docs/urtarrila__matematika_2019__1.pub?fbclid=IwAR236QD9W15xmlVUQxj393thmRYobBg9Jk_RjZqqUbjH_wqiNIxWtVQoFlM