Larunbatean, abenduak 22, Kristina Galarragak "Una vida contigo" liburua aurkeztuko du Igartzako jauregian, arratsaldeko 18:00etan. Bere seme Axierren omenez dago idatzia, haren bizipen eta oroitzapenak betiko irauteko helburuarekin. Ez da ordea liburu aurkezpen soil bat izango; baita solasaldia (Irati Goikoetxeak gidatua) eta Axierri eginiko omenaldi xume bat ere. Bertan liburua erosteko aukera izango da.