82 urte joanak dira 1936. urteko altxamendu militarra gertatu zenetik eta ondorioz, sustraitik aldau zen Beasaingo erakunde eta gizarte mailako bizitza. Gerra zibila eta frankismoaren biktima izan zirenak ez daude gaur egun gure artean, baina Udalak gertakizun haiek ikertzeko eta eskubideak urratu zizkieten pertsona haien sufrikarioa aitortzeko betebeharra du. Horretarako, eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, BEASAIN: OROIMEN HISTORIKOA liburua plazaratu du, egia, justizia eta erreparazioa bilatzen duen ikerlan sakona biltzen duena.

AURKEZPEN EKITALDIA azaroaren 6a, asteartea, arratsaldeko 19etan IGARTZAKO JAUREGIAN izango da.

 

txartela Beasain oroimen historikoa 1