“Zendabalitz” proiektuarengatik 6.000€ko sariaren erdia eta garaikurra jaso ditu 30 urteko hernaniarrak eta urte beteko epea izango du liburua amaitzeko.

Ekitaldi berean, iazko irabazleak, Miren Amurizak, “Paperezko txoriak” lana entregatu ostean diru sariaren bigarren zatia jaso du eta datorren urteko otsailean aurkeztuko da liburua.

Beasaingo Udalak idazle berrien sormena bultzatzeko helburuarekin sortu zuen beka Elkar argitaletxea eta CAFen laguntzarekin. 21. edizioa izan den honetan, 12 lan aurkeztu dira. Horietatik 3 emakumeenak eta 9 gizonezkoenak. Aurkeztu diren lanen jatorriari dagokionez 8 gipuzkoarrak,  2 nafarrak, 1 bizkaitarra eta 1 lapurtarra izan dira.

Sari emate ekitaldian Xabier Matarranz Beasaingo Udaleko kultura zinegotziak aipatu du “azken urteetan bataz beste aurkeztu diren lanen kopurua dozena ingurukoa izan da, beraz osasuntsu jarraitzen du lehiaketak. Pozten gara horretaz eta sari honekin aurrera jarraitzeko nahikoa arrazoi ditugu”.