Abenduaren 29an, Igartzako jauregian ospatu zen II. Beasaingo Kirol Sarietako  ekitaldia. Beasaingo Udalak 2017an era batera edo bestera nabarmendu diren talde, eragile, norbanako eta kirolaren inguruan lan egiten duten entitateak  saritu ditu modu honetan. Sari nagusia Jon Aizpuruk jaso zuen, epaimahaiak hala erabakita.