Ekitaldien egutegia

Jarduera fisikoaren eragina bizi-kalitatean: ahalmena eta ohitura
Ostirala, 23. Urtarrila 2026, 19:00
Sarrerak : 102
Kontaktua Lemniskata zientzia elkartea

2026 01 23 URTARRILA MATEMATIKAREN BILA 2026 INMACULADA AROSTEGUI WEB

Inmaculada Arostegui Madariaga  

EHUn Matematikan lizentziatua eta doktorea da, Bioestatistikan espezializatua Johns Hopkins Unibertsitatean (EEBB). Gaur egun EHUko irakasle osoa da, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) ikerketa zentroko eta Galdakao-Usansolo Unibertsitate Ospitaleko kolaboratzailea baita ere. Hogeita hamar urtez aritu da estatistika irakasten Zientzia eta Teknologia eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateetan, metodoaren garrantzia ikasleei helarazten.

Zientzietan aritzen den ikertzailea da bera, Bioestatistikan zentratuta eta beste arlo batzuetako ikertzaileekin elkarkidetzan. Bere ikerketa bereziki Osasun alorrean zentratzen da, esate baterako: gaixotasun kronikoetan; osasunari lotutako bizi kalitatean; osasun zerbitzuen erabileran, eskuragarritasunean eta berdintasunezko irisgarritasunean. Beti ere matematika eta estatistikako metodologia landuz, eta gizartean inpaktua duten esparru horietara aplikatuz transferentzia jorratuz. Oso aktiboa da baita ere zientziaren hedapenean, aldizkari eta elkarte zientifikoetan, edo gizarteari zuzendutako dibulgazio jardueretan.

Laburpena: Jarduera fisikoak bizi kalitatean eta ongizatean eragin positiboa duela aski ezaguna da. Hala ere, ariketa fisikoa egitea ohiturari lotuta dago, gaitasun funtzionala izatea helburu fisikoa lortzeari lotuta dagoen bitartean. Bi kontzeptu horiek bereizi behar dira, erlazionatuta dauden arren. Bien arteko ebakidurak sekulako eragina du gaixo kronikoengan.

Hitzaldi honetan jarduera fisikoaren bi hurbilketak erabiliko ditugu, ariketa fisikoa egitea eta egiteko gaitasuna izatea, pertsonak sailkatzeko eta sailkapen horren arabera beraien bizi kalitatea aztertzeko. Zeinek du eragin gehiago bizi kalitate hobea izatean edo denboran zehar mantentzean? Modelizazio matematikoa aplikatuko dugu galdera honi erantzuna emateko, horretarako biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa duten pertsona talde bat erabiliz.

 

Kokapena Igartzako jauregian
URTARRILA, MATEMATIKAREN BILA