Ekitaldien egutegia
D’Alambert-engandik Neomak-engana Matematika-ren eskutik
Ostirala, 16. Urtarrila 2026, 19:00
Sarrerak : 103
Kontaktua Lemniskata zientzia elkartea

Osane Oruetxebarria Fdez. de la Peña (Derio, Bizkaia, 1967)
EHUko matematikan lizentziatua eta doktorea naiz, 1990 eta 2002 urteetan, hurrenez hurren. Lizentziatura amaitu ondoren, bi urtetan egon nintzen Ikerlan zentruan, Arrasaten, beka batekin. 1992. urtetik Matematika saileko Analisi Matematikoko arloko irakaslea naiz. Bertan, hasierako urteetan, hainbat irakasgai euskaraz ezartzea zen nire lan nagusia, tesiaren garapenarekin batera. Nire tesiaren zuzendaria Javier Duoandikoetxea irakaslea izan zen, eta gazteleraz eta euskaraz idatzi eta defendatu nuen.
Ordutik hona, hainbat gradutako irakasgaiak eman ditut, beti euskaraz. 2022. urtean “Neurria eta Integrazioa” eskuliburua argitaratu nuen, EHUko deialdi bati esker. Irakaskuntzari lotuta, Hezkuntza berrikuntzarako proiektuetan eta taldeetan parte hartzen dut, kongresuetan aurkezpenak egiten eta artikuluan idazten.
Ikerkuntzari dagokionez, hainbat proiektuetako parte izan naiz eta gaur egun, Eusko Jaurlaritzako ikerkuntza talde egonkortu baten kidea naiz. Irakaskuntza eta ikerkuntza lanetatik aparte, EHUko kudeaketari lotutako ardura desberdinak izan ditut 2007tik 2021era.
Horretaz gain, dibulgazioko eta orientazioko ekintzetan parte hartzen dut maiz, Zientzia astea, Orientazio azokak edo Ate irekietako jardunaldiak, besteak beste.
Hitzaldiaren laburpena
Jean Le Rond D'Alembert Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa izan zen. Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen, eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea.
Baina horretaz gain, D 'Alembert musikaria ere bazen, izan ere, musikaren lehen teorikotzat hartzen da. Harien bibrazioa aztertuz, soka dardarkari baten mugimendua ekuazio diferentzialen bidez irudikatu daitekeela frogatu zuen, eta ekuazio horren soluzio orokorra adierazi zuen.
Bestalde, Musika soinuaren bidez adierazten da, eta, matematikaren ikuspuntutik, soinuak uhinak dira. Beraz, D’Alamberten harien bibrazioa musika tresna desberdinetan agertzen diren bibrazioetara (uhinetara) heda daiteke. Horren adibide batzuk ikusiko ditugu hitzaldi honetan, tresna tradizionaletik Neomak taldeak erabiltzen duen adufe musika tresnara.
Kokapena Igartzako jauregian
URTARRILA, MATEMATIKAREN BILA