Ekitaldien egutegia

Gau Beltza
Ostirala, 31. Urria 2025, 17:00 - 18:30
Sarrerak : 145
Kontaktua Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 943087798
  • Hasteko, 17:00tan Igartzako errotan kalabaza tailerra egingo da. Txikienek kalabazatxoak margotuko dituzte eta gazte zein helduk, kalabaza handiak landuko dituzte gero kandela batekin pizteko.
  • Aldi berean, errotan hau ere, haurrek aurpegiak margotzeko txokoa izango dute eskura. Baita “beldurren txokoa” ere, horrela bakoitzak bere beldurrik handiena orritxo batean idazteko aukera izango du eta aurrerago hau erretzeko aukera izango du, beldurra gainetik kentzeko.
  • Tailerraren jarraian Ostadar Dantza Taldeak, Igartzako jauregian, sorpresaz beteriko dantzaldia eskainiko du.
  • Amaitzeko, dantzaldiaren ondoren energia berreskuratzeko, errotan txokolatada egingo da.

IZEN EMATEA:

Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, horretarako, sarrerak esteka honetan eros ditzazkezue:

PREZIOA

6€ +gestio gastuak /pertsonako (haur zein heldu) prezioan sartzen dira tailerra, aurpegi margoketa, txokolatea …

Dantzaldia ikustera edonor gerturatu daiteke, herritarei orori zabalik egongo da. Aldiz tailerrean parte hartu ez duen edonork txokolatea nahiko balu, 1€ baten truke izango du.

Kokapena Igartzako Monumentu Multzoa
Laster esteka sarrerak erosteko