Ekitaldien egutegia
Bisita gidatua
Larunbata, 03. Maiatza 2025, 16:30 - 18:30
Sarrerak : 103
Kontaktua Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 943087798
Pirinioetako Burdinaren Bidearen eguna ospatzeko asmoz, bisita gidatua eskainiko dugu maiatzak 3an.
Bisita gidatua herrian barrena egingo da, Beasaingo industria/fabrika esaguratsuen kokalekuak ezagutu eta hauekin zerikusia izan zuten gertaerak edo bitxikeriak aipatuko dira.
Elkargunea Igartzako burdinolako erakusketa aretoa izango da, 16:30tan emango zaio hasiera. Pirinioetako Burdinaren Bidearen eguna ospatzeko asmoz antolatu den bisita gidatua denez, doakoa izango da; horregatik izen ematea beharrezkoa izango da, bisitari kopuru mugatua izango duelako.
Izena emateko ondorengo inprimakia bete behar da: IMPRIMAKIA
Igartzatik CAF-erainoko ibilbidea izango da, 2km inguru izango dira guztira eta azalpenak tarteko, 2 ordu inguruko bisita gidatua izan daitekeela aurreikusten dugu, beraz oinetako erosoekin etortzea gomendatzen dugu.
Kokapena Beasain