Ekitaldien egutegia

IGARTZA MUSIKA: MARTIN KORTABERRIA eta JAVIER PÉREZ DE AZPEITIA
Osteguna, 22. Uztaila 2021, 20:00
Sarrerak : 55

Gonbidapenak lortzeko sartu helbide honetan.

Zuzeneko emisioa jarraitu ahal izateko sartu Beasaingo Udaleko @YouTube kanalean.

CARTEL IGARTZA UZTAILA B

 

Martin Kortaberria Larrea

Beasainen jaio zen 1999. urtean.

Txikitatik erakutsi zuen musikarako zaletasuna eta gaitasun berezia.

6 urterekin biolina ikasten hasi zen Donostiako Orfeoiaren Biolin eskolan, era berean, Beasaingo Loinatz Musika Eskolan, non bertako Orkestrako eta Narama abesbatzako partaide izan den.

EIO-ko (Euskadiko Ikasleen Orkestra) eta EGO-ko (Euskal Herriko Gazte Orkestra) partaide izan da, kontzertu ugari eskainiaz.

Narama, Kantaka eta Loinatz Abesbatzek eskainitako hainbat kontzertuetan biolin bakarlari izan da.  

Orain, amaitu berria du Biolin Gradua Musikenen.

Datorren ostegunean eskainiko duen kontzertuan, Graduko programa osoa entzungai izango dugu.

 

Javier Pérez de Azpeitia

Beran jaio zen 1963. urtean.

Donostiako, Madrilgo eta Liejako Goi Mailako Musika kontserbatorioetan egin zituen piano eta musika-ikasketak.

Bere Piano-jotzaile ibilbidean sari ugari jaso ditu, besteak beste Piano-jotzaile Gazteen Gipuzkoako Lehiaketa -1977-, Albaceteko Virgen de los Llanos -1987-, Tenerifeko Santa Cruzeko Yamaha -1988- eta Bartzelonako Montserrat Alavedra Ganbera Musika -1996-.

1999an The Silent Band sortu zuen, film mutuen zuzeneko akonpainamenduari soilik eskainitako taldea.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ohiko kolaboratzailea da. Baita ere Luis Mariano Nazioarteko Kantu Lehiaketaren piano-jotzaile ofiziala. Gaur egun Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia den Musikeneko irakasle lanarekin  uztartzen du bere jarduera artistikoa. 

Kokapena Igartzako jauregian