Ekitaldien egutegia

ENKARGUZ. SORMENAREN IBAIA: Xabier Zabala, Andoni Egaña
Ostirala, 15. Martxoa 2019, 19:00
Sarrerak : 45
Kontaktua AEK kultur elkartea
Enkarguz, sormen proposamen bat da. Sormenaren artisautza publiko aurrean garatzeko proposamena. Bertatik bertara. Sormen prozesu baten agerpen konprimitua, azeleratua, ikusgarria, gardena.
Kokapena Igartzako jauregian
ENKARGUA\nKanta bat egiteko enkargua ere bada. Bezeroak horrela nahi badu. \nKonposizio musikala, letra eta estudioan grabatzeko eskeintza. Musikari profesional zein interesgarri iristen den jendartearekin.\nXabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute.\nMusikaren eta hizkuntzaren artisauei Alberto De Abajo gehitu zaie, ikuskizunaren alde bisuala zainduz. Publikoak, pantailaren bitartez, sormen prozesuaren urratsak argiago jarraitzeko.\nHelburua, kolorea, tonua... lore hostoak bailiran, publikoaren parte hartze ezinbestekoarekin orriulduko dituzte, unean uneko gaiari helduz, ezkutaturik bizi den abestia azaleratzeko.\nEnkargu guztiek, baina, badute bere erantzunkizuna... eta arriskua ere bai! Sormen prozesu batean une emankorrak eta idorrak izan direlako, ibaiaren ubidean bezala, itsasoratu arte.\n