Ekitaldien egutegia

BIZIMIÑAK emanaldia
Asteazkena, 5. Abendua 2018, 19:00
Sarrerak : 189
Kontaktua Bizikidetza eta memoria


https://www.youtube.com/watch?v=sb1E0jcVo0s 


Kultur
esparru ezberdinez baliaturik, mina eta honen bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egin nahi dugu, marraztu nahi dugu, abestu nahi dugu.
Kokapena Igartzako jauregia
Bizikidetza, egunero lantzen dugun gaia dugu, unibertsala dena zein gertukoa ,nahi gabean, multzoak agintzen duenaren arabera edo determinazioz jorratzen dugun gaia da. Baina zergatik gara multzo bateko edo besteko? Zergatik aukeratu beharra? Eta inongo ez nahiko bagenu izan? Zer da erabakitzea?\nUrte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darraio etxe askotan,…. Mina, gorrotoa, itsutasuna,…. Isiltasuna. Minaren orbainak, zauriak erakutsi nahi ditugu, etxe guztietako leihoak zabaldu nahi ditugu, entzun, ikusi,…..\n\nKultur esparru ezberdinez baliaturik, mina eta honen bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egin nahi dugu, marraztu nahi dugu, abestu nahi dugu.\n\nMina denok bai dugu, zauria pixkanaka sendatuko da, baina zauriak utzitako orbaina erakutsi beharra dugu, galderak ditugu, ez dugu erantzunik, behar bat besterik ez gure historia guk kontatzeko beharra.\n \nZuzendaritza: Itziar Elias, Maddi Iratzoki, Dani Iratzoki\nAntzezleak: Itziar Elias, Maddi Iratzoki\nMarrazkilaria: Maddi Iratzoki\nMusikaria: Dani Iratzoki\nTestuak: Itziar Elias, Maddi Iratzoki, Dani Iratzoki, Onintza Enbeita\nItzel konpainiaren ekoizpen bat\n