Ekitaldien egutegia

KOMETA TAILERRA
Larunbata, 29. Iraila 2018, 16:30 - 18:00
Sarrerak : 10
Kontaktua Erreserba egiteko deitu 943 08 77 98 telefonora


16.30etan, Igartzako Monumentu Multzoan kometa tailerra izango da


Zergatik ez gara modu jasangarriagoan jolasten saiatzen? Merkeago, etxean ditugun materialak berrerabiliz eta hauen bizia luzatzen saiatuz, inguruan ditugun materialak bilduz eta lagunartean elkarri lagunduz gure jostailuak eginez eta naturarekin kontaktuan elkarrekin denbora pasaz?


Esaten dugun hau guztia posible da. Aukera asko daude, baina, esaterako, gaurkoan kometak egitea eta hauek hegan jartzea bururatu zaigu.


Baina zergatik kometak? kometak etxean ditugun materialak berrerabiliz eta naturan aurki daitezkeen zenbait materialekin egin daitezke eta gainera, modu errazean. Adin desberdinetako haurrek parte hartu dezakezue kometen eraikuntzan eta baita hauek heganarazten ere.


Horrez gain, kometak egiteak eta hauek hegan jartzeak makina onura dakarzkie haurrei. Esaterako, kirola egiten dugu, talde lana indartzen da, aerodinamikako oinarrizko nozioak ikasten ditugu, meteorologiari gehiago erreparatzen diogu eta meteorologiaren eraginei erreparatzen ikasten dugu eta natura ezagutzen laguntzen digu. Kometek beraz naturari gerturatzen laguntzen digute.


 



Kokapena Igartzako Monumentu Multzoa