Ekitaldien egutegia

Isabel de Lobianoren bizitza eta Igartza Monumentu Multzoari eginiko ekarpena.
Ostirala, 19. Urria 2018, 19:00 - 20:00
Sarrerak : 18
Kontaktua 943 08 77 98


Amodio istorioa, bahiketa edo ihesaldia, 1596. urteko euskarazko idatzia… Denetik dauka Isabel de Lobianoren bizitzak. Mutrikun jaioa, XVI. eta XVII. mendeetan bizi izan zen, eta bere bizitza korapilatsua liburu batean du jasoa Jose Antonio Azpiazu idazleak. Hitzaldi baten bidez, Isabelek Pedro de Idiakezekin bizitako maitasun istorio harrigarria kontatuko digu legazpiarrak, eta bahiketa edo ihesaldia aitzakiatzat hartuz, garai horretako euskal gizartearen irudi garbia ere eskainiko digu. Baina, zein erlazio du Isabelek Igartzarekin? Zein izan zen bere ekarpena? Honetaz guztiaz mintzatuko da Azpiazu Igartza jauregian.
Kokapena igartzako Monumentu Multzoa - Burdinolako erakusketa gela