Ekitaldien egutegia

IGARTZAKO ERROTA
Noiztik Ostirala, 29. Apirila 2022 -  18:00
Arte Igandea, 26. Ekaina 2022 - 20:00
Sarrerak : 159
Kontaktua Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943 08 77 98

Erdi Arotik aurrera, Igartzakoa bezalako ehunka errota hidraulikoren informazioa bildu da Euskal Herrian. Errota horretako errotarriek uraren indarrarekin ehotzen zituzten zereal mota ezberdinak. Igartzako errota historian zehar garrantzi handiko errota izan da, Erdi Aroko bi bide nagusienetakoen bidegurutzearen alboan kokatua baitago.

Igartzako errotaren egiteko nagusiak zereal aleak eho, irin ezberdinak lortu eta ogia egitea izan ziren, bai inguruko herritarrentzat baita bidegurutzetik pasatzen ziren bidaiarientzat ere. Errotaren lehen aipamentak 1431koak dira. 1504erako Igartzako errotak ehotzeko hiru harri pare zituen. 1982 arte martxan egon zen. 1996ean errotaren barnealdea ikertu eta berreskuratze lanekin hasi zen Beasaingo Udala. Gaur egun, eraikinean lau atal bereiz ditzakegu: errota, errotarien etxebizitza, aldaparoa eta turtuki-sistema.

Kokapena Igartzako Monumentu Multzoa - ERROTA