Ekitaldien egutegia

LORTEK: TEKNOLOGIA ETORKIZUNERA BEGIRA
Ostirala, 26. Otsaila 2021, 19:00
Sarrerak : 24


Hizlaria: EGOITZ ALDANONDO



 
2002an sortua, Ordiziako Goierriko Berrikuntza Gunean kokatuta dagoen LORTEK Zentro Teknologiko Pribatua, Euskal Zientzia eta Teknologi sareko, IK4 aliantzako eta Mondragon Korporazioko kidea dena.
LORTEKeko kideak materialetan, lotura prozesuetan zein teknologietan adituak dira, langilegoaren %20a doktoreak izanik. Honela, besteen beharretara indibidualki egokitu ahal izatea errazten du.
LORTEK zentroak sektore mota ezber-dinekin egiten du lan: tren sistemak, aeronautika, automobilgintza, ontzigintza, eraikuntza, osasuna, energia, makina-erreminta, etxetresna elektrikoak, etab. Horrela, arlo batetik bestera transferigarriak diren aplikazio aukerak ematen ditu, eta baita beharrak indibidualki aztertu eta bakoitzari konponbide indibidualak ematea lortzen da.
Eskaintza teknologikoari dagokionez, prozesuak, materialak eta diseinua, kalkulu eta simulazioa, kontrol eta ebaluazioa, zerbitzu teknologikoak, eta berrikun-tzari laguntza dira arlo nagusienak.
LORTEK zentroaren helburu nagusietakoa, transferentziarako eta berrikuntzarako euskarri izatea da. Horretarako, aholkularitza, laborategi zerbitzuak eta formazioa eskaintzen die enpresei, baita homologa-zioak eta ikuskapenak ere.
Antolakuntzari dagokionez, berrikuntzan ahalik eta etekin handiena lortzeko ahalmena izatea nahitaez-koa da. LORTEKek enpresek beharrezkoak dituzten baliabide guztiak eskaintzen ditu, enpresaren antola-kuntza eta hazkundeari begira.
 
Kokapena Igartzako jauregian
MADE IN GOIERRI, etorkizuna sortzen\n\nAntolatzailea: Lemniskata zientzia elkartea