Ekitaldien egutegia

IGARTZA MONUMENTU MULTZOA - BISITA GIDATU BIRTUALAK - Historia
Astelehena, 18. Maiatza 2020, 12:00 - 00:00
Esta repetición es una excepción del patrón normal de repeticiones
Sarrerak : 1
Maiatzaren 18an, Nazioarteko Museoen Eguna dugu.  Aurten, egoera berezian museotako ateak itxita ditugula ospatzea tokatzen zaigu.
Hala ere, Igartzako Monumentu Multzoan, Museoen Eguna ospatzea erabaki dugu.  Aste osoan zehar bisita gidatu birtualak egingo ditugu Igartzako Monumentu Multzoa eta honen historia hobeto ezagutzeko.  Egun bakoitzean elementu bat bisitatzeko aukera eskeiniko dugu: 

- Astelehenean: Igartzako historia, bidearen garrantzia, zubia eta gurutzearen historia. (https://youtu.be/lyqohLTOUFg)
- Asteartean: Igartzako Jauregia
- Asteazkenean: Egurrezko presa
- Ostegunean: Igartzako Burdinola
- Ostiralean: Igartzako Errota
- Larunbatean eta Igandean: Bisita orokorra

Gure ondarea ezagutu eta disfrutatu!!



Kokapena ON-LINE --- #NiEtxean