Ekitaldien egutegia

IGARTZA MUSIKA: SWARA VOCAL ENSEMBLE
Osteguna, 31. Urria 2019, 19:00
Sarrerak : 68


Tolosako Abesbatza Lehiaketa (zirkuitoa)



Kokapena Igartzako jauregian
Swara Bruselan jatorria duen ahots taldea da eta mundu osoko abesbatzen musika garaikidea kapelan interpretatzen du. Talde honen sortzaile eta zuzendaria da Ivan Yohan eta abeslari profesionalak diren gazteak erakarri ditu taldera, abesbatzen musika modernoa interpretatzeko asmotan.\nSwara ahots taldea osatzen duten kideak jatorri ezberdina duten pertsonaz osaturik dago eta hauek euren ahots tinbre bereziengatik izan dira aukeratuak eta honela koru motako soinu bereziak sortzen dituzte. Talde honek duen helburua, musika koral garaikideko aniztasun tematikoa eta erritmikoa aztertzea da.\nBere helburua ez da mendebaldeko musika bakarrik lantzea, haratago joan nahi du beste kultura eta herrialde batzuetako musika interpretatuz. Swarako abeslariek sortzen duten musikaren erroekin konpromiso tinkoa dute, bizi garen gizartearen kultura anitzeko aberastasuna ohoratuz beti.